"Bi bala" musika taldeak agur esan die oholtzei

Karkara

Bost urteko ibilbidea egin du Iñaki Gurratxaga oriotarra partaide den musika taldeak.

Hauxe da taldeak herenegun, apirilaren 26an, sare sozialetan argitaratutako oharra:

Duela bost urte, gaurko egunez eman genuen gure lehen kontzertua Bergarako gaztetxean. Urtemuga ezin  aproposagoa da beraz, Bi bala taldearen agurra iragartzeko. Uztera goaz. Eskerrikasko bost urte eder hauetan lagun izan zaituztegunoi.

Lazkaon agurtzea zen gure intentzioa, baina istripu bat tarteko, gure asmoa zapuztu da. Azken kontzerturik izango balitz, iragarriko genizueke.

Eta bestela, hauxe da gure agurra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide