"Ez da abusua, bortxaketa da!"

Karkara

Gaur, ostirala, elkarretaratzea egingo da plazan 19:00etan, Orioko Xaltxerak talde feministak deituta, atzo La Manada erasotzaile taldearen aurka emandako epaia salatzeko.

Ohar hau kaleratu zuen atzo Orioko Xaltxerak feminista taldeak:

Ez da abusua, bortxaketa da! Beste behin ere, justizia patriarkalak ez ditu emakumeak babestu. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dugu bihar, apirilak 27, 19:00etan herriko plazan. Hau ez da gure bakea!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide