Bizi korapiloak askatzeko kontakizunak

Maider Galardi F. Agirre / BERRIA

Jon Mikel Udakiola marrazkilariak eta Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria idazleek 7 korapilo lan grafikoa ondu dute. Zazpi istorio jaso dituzte, itsasoarekin lotutakoak.

Ohiko gaia da itsasoa literaturan. Hamaika olerki, narrazio eta komiki eskaini dizkiote hainbat eta hainbat idazlek eta marrazkilarik. Marinelak, kortsarioak, enbatak eta piratak izaten dira protagonista horrelako ipuinetan. Unibertsaletik harago, ordea, tokiko gaiak lantzeko aukera ematen du itsasoak. Modu horretan heldu diote lemari Jon Mikel Udakiola marrazkilariak eta Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria idazleek 7 Korapilo eleberri grafikoan. «Ez dugu soilik itsasoari buruz idatzi, itsasoak metaforikoki esan nahi duenaz baizik», azaldu du Martin Etxeberriak. Eleberrian azaltzen diren korapiloak, hortaz, norberak barnean dituen loturak dira, edota gizarteak askatu beharreko matazak. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide