Bisitari ugari ibili da gaur goizean Orioko kaleetan barrena

Karkara

Bisita gidatua izan dute Goiko Kalean.

Eguraldi ona tarteko, hainbat bisitari hurbildu da herrira gaur goizean Orioko bazterrak eta baliabide turistikoak ezagutzera. Gida bat lagun izan dute alde zaharren egindako ibilbidean.

Aurreko Aste Santuko datuak oso positiboak izan ziren turismo esparruan, eta Aia zein Orioko ostatalekuek KARKARA aldizkariari aditzera eman ziotenez, uda oparoa espera da, bisitari kopuruari eta okupazioari dagokienez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide