40 urte dira dagoeneko Zaragueta eskolak euskaraz ematen hasi zela. Urteurrenaren harira hainbat jarduera egin dituzte ikasturtean zehar, eta ospakizunei herri bazkariarekin eman diote amaiera gaur. Bazkaria eskolako frontoi estalian egin dute, baina aurretik, kantu-poteoan aritu dira herritan zehar, Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuta.