Joan den astean Udalak ezagutzera eman zuen autoen zirkulazioa baimenduko dela berriz Herriko Plazan maiatzetik aurrerako asteburuetan.
Horren harira, Topagune Berdeak, herritar diren edo herrira etortzeko ohitura dutenen artean inkesta zabaldu nahi du, jakin nahi baitu herriko plazako erabiltzaileek zein iritzi duten plaza oinezko egitearen inguruan.
Topagune Berdeak 2012. urtean Orioko mugikortasun plana diseinatu zuen, zeina udaleko ordezkarien gehiengoak onartua izan zen. Bertan, besteak beste herrian oinezkoentzako eremuak irabaztearen garrantzia azpimarratzen zen. Ordutik, plaza asteburuetan oinezkoentzako eremu bilakatu da. 2014. urtean, plan horrek jaso bezala, Goiko Kaleko semaforoa jarri zuen udalak, Goiko Kalean motordunen trafikoa bertako bizilagunentzat mugatuz, azaldu dute plataformatik.
Galde-sorta erantzuteko, klikatu hemen.