Logroñora irteera antolatu dute jubilatuentzat

Karkara

Maiatzaren 16an egingo dute txangoa, asteazkenarekin, eta txartelak maiatzaren 3an salduko dituzte 16:00etatik 18:00etara.

Orioko Zaharren Babeslekuak txangoa antolatu du bere bazkideentzat: maiatzaren 16ean, asteazkenarekin, Logroñora joango dira egun pasa egitera. Oriotik 9:00etan aterako da autobusa, eta Logroñora 11:00ak aldera iritsiko dira. Goizean zehar denbora librea izango dute hiria ezagutzeko.

14:00etan bazkaria egingo dute Meson Cid jatetetxean, ondorengo menuarekin: Salamankako urdaizpikoa, etxeko kroketak, etxeko pudina, patatak errioxar erara eta arkume txuletak. Bazkaria bukatzeko, hainbat postre izango dituzte aukeran; menuan sartzen dira kafea eta edaria ere.

Txartelak maiatzaren 3an izango dituzte salgai 16:00etatik 18:00etara, eta 35 eurotan eskuratu ahalko dira. Txangora apuntatzeko, eguneratuta eduki behar elkarteko bazkide txartela.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide