Apirilaren 27an, ostirala, kalejira egingo dute herrian eta zehar jarritako etxetxoak argiztatuko dituzte. Apirilaren 28an, larunbatean, bi emanaldi izango dira Herriko Plazan. 12:00etan Duendes eta Gitanillas del Alba taldeak igoko dira oholtza gainera, eta kalejira izango da ondoren Semblante Rociero taldearekin. Arratsaldeko 19:00etan, aldiz, Zambra taldeak girotuko du plaza, eta jarraian, eguerdiko kalejira berak girotuko du iluntzea.
Egun horietan arropa andaluziarrak janzteko gonbidapena egin die Arkupek herritarrei. Jantzi hoberenak 200 euroko saria eramango du. Igo hortaz argazkiak @arkupeorio aipatuz, Facebook eta Twitter sare sozialetan.