Orioko Udalak autoen eta ibilgailuen zirkulazioa baimenduko du berriz Herriko Plazan maiatzetik aurrerako asteburuetan.
Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak Udalari eskatu dio asteburutan autoen zirkulazioa baimentzeko Herriko Plazan, azaldu berri du Udalak. Ostegunean, hilak 12, Obra eta Zerbitzutako batzordeak aztertu zuen gaia eta Arkuperen eskaera onartzea erabaki da.
KARKARAK jakin duenez, EAJ eta Orainen aldeko bozekin eman zaio argi berdea neurri berri honi. EH Bildu erabaki horren aurka agertu zen atzoko batzordean; PSE-EE, berriz, abstenitu egin zen.
Ondorioz, maiatzetik hasita, autoek aukera izango dute larunbat eta igandeetan Herriko Plazan barrena zirkulatzeko, aste tarteko egunetan bezalaxe.