Mundu osoko sagardogileen partaidetza izan zen Nazioarteko Sagardo Lehiaketan. Sagardo ekoizleak kategoria ezberdinetan lehiatu ziren (Sagardo Natural Asturiarra, Sagardo Tradizional Frantsesa, ...).
Aiako Izeta sagardotegiak bigarren saria eskuratu zuen Euskal Herrian Ekoiztutako Sagardoa kategorian, eta orain jaso dute irudiko garaikurra.