Mus txapelketa bihar, Antilla tabernan

Karkara

Bihar, Apirilak 14, mus txapelketa izango da Orioko Antilla tabernan 16:30etan hasita. Parte hartzaileek aurretik egin behar dute izen ematea, tabernan bertan.

Antilla tabernak bi larunbatetik behin antolatzen du mus txapelketa; Aste Santuko etenaren ondoren, bihar ekingo diote berriz karta jokoari. Sariak izango dira irabazleentzat.

 

 

 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide