Pantaila handietara ere helduko da Joseba Sarrionandiaren literatura. Euskal Herriko zein kanpoko hamabi zinema zuzendari ari dira idazlearen unibertsoa film luze bilakatzeko lanetan, eta udazkenean egin nahi dute estreinaldia. Adabaki ekoizpen etxea dabil proiektua sustatzen, eta, pelikula oraindik erabat bukatuta ez badago ere, proiektuaren berri ematea erabaki dute Hibai Castro, Lutxo Egia eta Mikel Arredondo ekoizleek, azaldu dutenez, aski pozik baitaude orain arte egindakoarekin. Egia: «Ikusi genuen Sarriren obra eta iruditeria aberatsa eraman dela kulturaren hainbat diziplinatara; besteak beste, hamaika kanta sortu dira haren poemetatik, egon da antzerkian, dantzan, saiakeran, eta baita ikus-entzunezkoetan ere, zeharbidez. Baina beharbada, falta zen hau, eta, horregatik, gogo batetik abiatuta, Sarriren literaturatik abiatuta film bat osatu nahi izan dugu». 90 eta 100 minutu arteko film kolektiboa sortzea da azken helburua, eta titulua ere erabakia dute jadanik: Gure oroitzapenak. ARTIKULUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.