Ainize Sarasolaren lan berriaren aurrerapena, sarean ikusgai

Karkara 2018ko apirilaren 11

Datorren ekainaren 8an Berlinen bizi den oriotarrak 'Killing Time' izeneko filma aurkeztuko du Donostiako Tabakaleran.

Ainize Sarasola oriotarrak Zikloak zine-proiekzio ekimenaren barruan, berak zuzendutako Killing Time filma aurkeztuko du ekainaren 8an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Tabakaleran. Proiekzioaren ondoren Sarasolarekin solasaldian aritzeko aukera egongo da.


Ekainak 8, ostirala, 20:00
Killing Time, Ainize Sarasola, 2018, 70'  
Gonbidatua: Ainize Sarasola

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide