Gipuzkoako Lau t'erdiko txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan Orioko Pilota Elkarteko Aritz Lertxundi Makazagak eta Jon Zendoia Illarramendik.
Lehenengoak larunbatean, apirilak 14, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko du 18:00etan. Zendoia berriz, ostiralean, hilaren 13an, Villabonako Behar Zanan arituko da lehian arratsaldeko 19:30ean.