Bihar aurkeztuko dute Bilbon Gure oroitzapenak proiektua: Joseba Sarrionandiaren literaturatik abiatuz, hainbat zinemagileren artean osatuko den film kolektiboa. Kafe Antzokian goizeko 11:00etan eskainiko den prentsaurrekoan, proiektuari buruzko zehaztapenak emango dira, eta filma sorkuntza prozesuko zein fasetan dagoen ere azalduko dute.
Euskal Herriko hainbat zinemagilek parte hartu dute proiektuan: Oskar Alegria, Maider Oleaga, Fermin Muguruza, Josu Martinez... tartean, Maialen Sarasua.