Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen atzo Iñigo Gaiton, KARKARAko kazetaria. Joseba Bernardo eraman zuen berarekin gonbidatu gisa, surf oholak eskuz egiten dituen urnietarra. Josebak proiektu berria jarri du martxan Orion, bikotekidearekin batera: surf denda eta taberna gisa funtzionatzen lokala zabaldu berri dute errio ondoan. Ordu laurden inguruz jardun ziren berriketan Ainhoa Etxebeste esatariarekin.