Oriotik Arantzazurako zeharkaldia, apirilaren 21ean

Karkara

Goizeko 04:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Orioko Plazatik.

Oriotik Arantzazura zeharkaldia ate joka da dagoeneko.Mendibeltz herriko elkarteak antolatu du zeharkaldia, eta XX. edizioa izango du aurtengoa. Datorren apirilaren 21ean izango da, larunbatez.

Edonork har dezake parte Arantzazura urtero egin ohi den zeharkaldi horretan. Partaideak goizeko 04:00etan abiatuko dira santutegirantz. Mendi elkartekoek erronka honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete herritarrei.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide