Jende asko bildu zuen atzoko Txakolin Egunak

Karkara

Ehundaka lagun juntatu ziren atzo Aian, Txakolin Egunaren aitzakian. Eguraldi kaxkarraren ondorioz, frontoian eta probalekuan jarri zituzten txakolin erakusleen mahaiak eta postuak. Goizetik hasita, jende mugimendua handia izan zen, eta joandakoek hamabost txakolin ezberdin probatzeko aukera izan zuten; denak, Getariako Txakolina jatorrizko izendapenekoak. Edatekoaz gain, bertako gazta eta beste hainbat produktu dastatzeko aukera ere izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide