Orioko Mandalara Taldeak (Antxiola 15-behea) Intuizioa eta Energia ikastaroaren 10. edizioa hartuko du asteburu honetan, hilak 7 eta 8. Pertsonaren barruko energien funtzionamendua eta besteen energiek gugan nola eragiten duten izango dira hizpide, besteak beste.
Halaber, osasuntsuago egoteko energien kudeaketak duen garrantziaz hitz egingo da. Izena emateko Mandalara Taldearekin ipini behar da harremanetan. Ikastaroari buruzko informazio gehiago, hemen.