Unai Manterola: "Bertsolariak lan egin dezan, gai-jartzaileak ere bere lana ongi egin behar du"

Baleike 2018ko api. 5a, 15:07

Duela 13 urtetik Orion bizi da Unai Manterola apaiz zumaiarra, eta hain zuzen, bertan hasi zen gai-jartzaile lanetan Orio eta Zumaiaren arteko herrien arteko txapelketa batean.

Santelmoetako bertso saioan laugarren aldiz izango zara gai-jartzaile lanetan. Zer moduz daramazu protagonismo hori?

Protagonismoa deitzea agian asko izango da, baina beno, nire lanagatik jendaurrean egote hori egunero egiten dudan zerbait da. Beraz, alde horretatik ez du arazorik. Jendaurrean hitz egitea erraz egiten dudan gauza bat da. Gaiak pentsatzea da lanik zailena.

Lehen entzule bezala joaten zinen festen hasierako saio honetara. Nola egin duzu salto eserlekutik oholtzara?

Urte pila batean joan naiz entzule gisa, bai. Aurkezle lanetan Orion hasi nintzen duela hamar bat urte, eta Zumaian lehen aldiz Gabonetan egiten den gazteen saio batean izan nintzen gai-jartzaile. Handik santelmoetakoa egiteko deitu zidaten eta horrela segitzen dut.

Nola prestatzen dituzu gaiak?

Edozein saioetarako gaiak prestatzeko gai-jartzaileak ongi informatuta egon behar du. Euskal Herriko eta munduko gaiez gain, kasu  honetan, herriko informazioa ezagutu behar da. Horretarako Baleike tresna egokia da, adibidez. Saio honek dituen ezaugarriak aztertuta, Zumaiako bizimodua ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. ELKARRIZKETA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide