Gorka Eizmendi pilotua maiatzean itzuliko da lehiara

Karkara 2018ko api. 5a, 10:23

Lorcan (Murtzia) jokatutako karreran istripua izan zuen, eta ondorioz, Espainiako lur gaineko rally txapelketako bi lasterketa galdu ditu, ebakuntza gelatik pasa ostean.

Gorka Eizmendi rally pilotua maiatzean itzuliko da lehiara. Martxoa hasieran Lorcan (Murtzia) jokatu zen Rallye Tierras Altas karreran istripua izan zuen, lasterketa buruan zihoala. Bere Ford Fiesta R5 autoa ibilbidetik atera zen, golpe handia jasoz. Talkak hainbat orno zanpatu zizkion Gorkari, eta ondorioz, ebakuntza gelatik pasa behar izan du.

Eizmendi lur gaineko Espainiako rally txapeldun izateko faboritoetako bat zen denboraldi hasieran, iaz parte hartzen zuen lehen urtea izan arren txapeldunorde izatea lortu ostean. Baina azken istripuko lesioengatik bi karrera galdu dituenez (Pozoblancokoa eta Lanzarotekoa), zaila izango du denboraldi amaieran sailkapen orokorreko liderra izatea. Maiatzean Galizian jokatuko den Terra da Auga karreran ekingo dio berriz lehiari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide