Maialen Pison gustura ibili da Zeelanda Berriko softbolean maoriekin

Karkara

Hiru hilabeteko egonalditik pozez gainezka itzuli da Maialen, Orioko Bate Bizkorrak taldeko bateatzaile eta catcherra.

Zeelanda Berriko paisaia ederrekin txundituta itzuli da etxera Maialen Pison softbol jokalaria. Egun batetik bestera eman zion baiezkoa jasotako eskaintzari, eta ez dauka damurik. Orain lanean segiko du Orioko Bate Bizkorrak taldean eta etorkizun laburrean, Espainiako selekzioarekin jokatzea du helburu.

Maialeni elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programan. Irratsaioa entzuteko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide