Aste Santuko balantzea positiboa izan da Orioko ostatalekuentzat

Karkara 2018ko api. 3a, 16:07

Bi hotelak ia 100%era  beteta egon dira egunotan, eta kanpinak ere okupazio maila ona izan du, eguraldi iragarpenek guztiz lagundu ez arren.

Aste Santuko oporraldia jada amaituta, Orioko alojamenduak pozik agertu dira izandako bisitari kopuruarekin. Gipuzkoar kostaldeak, Orio tartean, Euskadiko eta Espainiako makina bat turista erakartzen ditu urtero, baita nazioarte mailakoak ere. Orion, esaterako, herriko eskaintzak eta inguruan eman diren ekimen sortak erakarrita, okupazioa oso ona izan dela berretsi dute tokiko ostatalekuek.

Hotelak ia beteta egon dira opor egun horietan, turistez gain, Euskal Herriko Itzulian parte hartu duten zenbait txirrindularitza taldek bertan hartu baitute ostatu.

Orioko Kanpinak ere, zenbait egunetan eguraldi kaxkarra egin badu ere, oro har datu onak bildu ditu; batez ere, bertako bungalowetan, non okupazioa ia 100%a izan den.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide