Orioko Udalak udan lan egiteko hainbat pertsona hartzeko deia zabaldu zuen joan den martxoan. Oraindik irekita dago lan eskaintza horietan izena emateko epea. Apirilaren 13a, ostirala, izango da azken izen-emate eguna.
Lanpostuak ondorengoak dira:
- Kabinen garbitzailea (bi lanpostu).
- Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu).
- Udaltzain laguntzailea (lanpostu bat).
- Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
- Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat).
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den eskaera-orria betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak (beheko estekatik ere deskargatu daitezke). Lanpostu horiek betetzeko probak 2018ko apirilaren 28an egingo dira, larunbatarekin, Orioko kultur etxeko areto nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak aurrerago argitaratuko dira webgune honetan.
Baldintzak, oinarriak eta eskaera-orria digital formatuan eskuragarri daude hemen.