Asteburuan bi estropada jokatu dira errioan. Larunbat goizean traineru testa egin zuten bost txalupek, eta igandean, Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen 10:30etan.
Larunbateko traineru testa San Pedron egin behar zuten berez, baina estropada bertan behera geratu zen. Lehen ordutik Orian entrenatzen zebiltzan txalupek, test antzera, goiza ibilbide kronometratua egiteko aprobetxatu zuten. Mapiletik herriraino jokatu zuten estropada. Orio A txalupak lortu zuen denborarik onena, ozta-ozta, Ondarruren aurretik:
1- Orio Babyauto (A) 20:00,89
2- Ondarru 20:01,72
3- Getaria 20:31,77
4- Orio Babyauto (B) 20:42,85
5. Muros (Galizia) 21:27,70
Igande goizean batelen arteko lehia izan zen errioan. Gipuzkoako Ligako X. jardunaldian Orioko tripulazioek ez zuten garaipenik lortu, baina lau bigarren posturekin bukatu zuten estropada. Azpiko laukietan denbora ofizialak ikus daitezke.
Joxeju Olasagastik bi galeria osatu ditu asteburuko estropaden irudi ederrekin. Traineru testeko argazkiak hemen ikus daitezke, eta batelenak, hemen.