Entrenamendu irekiak egingo ditu Zast-ek

Karkara 2018ko mar. 26a, 09:05

Martxoaren 26an, 27an eta 28an izango dira saskibaloi entrenamenduak Karela kiroldegian.

Entrenamendu irekiak antolatu ditu Orion Zast saskibaloi taldeak Aste Santurako prestatu duen egitarauaren barruan. Martxoaren 26an, 27an eta 28an izango dira entrenamenduak, adin guztietako umeentzat. Parte hartu nahi duenak, kiroldegira agertzearekin nahikoa du, entrenamendu orduetan:

  • LH3 eta LH4: 10:00etatik 11:15era
  • LH 5 eta LH6: 11:15etik 12:30era

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide