Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak hartu du hitza ekitaldian, eta nabarmendu du oroimenaren balioak oso garrantzitsuak direla elkarbizikidetza lortzeko. Era berean, ETAri desagertzeko eskatu dio, eta ezker abertzaleak onartu dezala indarkeria horrek ez zuela inolako zentzurik izan, eta Euskadira ekarri zuen min guztia hori ez zihoala inora. Anduezaren esanetan, elkarbizikidetza eraikitzen ari gara, eta uste dugu une oso egokia dela bi pauso horiek emateko. Horregatik, horretarako ausardia izan dezaten eskatzen diegu.