Juan Priede omenduko dute igandean

Karkara

Hamasei urte bete dira gaur ETAk PSE-EEko zinegotzia hil zuela. Lore eskaintza egingo diote igandean eguerdiko 12:00etan Orioko hilerrian, eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du hitza bertan.

Gaur hamasei urte bete dira Orioko Udaleko PSE-EEko zinegotzia zen Juan Priede ETAk tiroz hil zuela. Hori dela eta, urtero egiten duten bezala, Priederi omenaldia egingo diote igandean eguerdiko 12:00etan senideek, lagunek eta alderdikideek. Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du hitza bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide