Gogotsu hasi ziren oriotarrak lehen partidan. Thais Uyema jokalariari esker, hasiera ona eman zioten, baina berdin aritu ziren madrildarrak. 9. sarreran karrera bat osatu zuten madrildarrek, eta 6 - 7 amaitu zuten lehenbiziko zatian.
Rivasekoek hartu zuten abantaila lehen sarreran. Amaia Larraza jaurtitzaile jubenilari esker, ordea, zeroan mantendu zuten markagailua hurrengo sarreretan. Laugarren sarreran lortu zuten berdinketa, eta puntu bakar bategatik galdu zuten azkenekoa; 3 - 4 emaitzarekin.
Ligako talde osatuenetakoen aurka jokatu behar izan dute oriotarrek bi jardunaldi hauetan. Hala ere, maila ona mantendu dute. Igone ETxebrria eta Amaia Larrazaren lana nabarmendu dute, baita azken jardunaldian sartu diren Thais Uyema eta Daniela Osakirena ere.
Galiziatik datorren Cambre taldea izango du aurkari datorren asteburuan OBBk. Maila mantendu eta emaitza hobeak lortzea izango da oriotarren erronka.