Orio AE-k ohiko batzarra egin zuen ostiralean

Karkara

2017ko balantze ekonomikoa, 2018rako aurrekontua eta bazkide kuota berria onartu zituzten, besteak beste.

Ostiral arratsaldean Orio AE-ren ohiko batzar nagusia egin zen kultur etxean, arratsaldeko zazpietan. Arraun elkarteko ordezkariekin batera, 65 bazkidek parte hartu zuten batzarrean.

Bilkurako puntu guztiak inongo eragozpenik gabe landu ziren: 

- Aurreko aktaren onarpena

- 2017 denboraldiari errepasoa

- Jarduera ekonomikoa. 2017ko balantzea

- Jarduera ekonomikoa. 2018rako aurrekontua

- Eskariak eta galderak

Nabarmendu dutenez, 2017ko balantzea eta 2018rako aurrekontua aho batez onartu zituzten.

2017ko balantzea datuetan:

Gastuak: 533.000 euro

Sarrerak: 524.000 euro

Balantzea: - 9.000 euro

Hala ere, elkarteak geldikinak dituenez, 12.000 euroko saldoarekin hasiko du denboraldia.

2018rako aurrekontua datuetan:

Gastu aurreikuspena: 540.000 euro

Sarrera aurreikuspena: 543.000 euro

2018ko bazkideen kuota berria ere onartu zuen batzarrak. Helduentzat urtean 60 eurokoa izango da, eta gaztetxoentzat 30 eurokoa.

Orio AE-k eskerrak eman dizkie elkarteko laguntzaile, bazkide eta kirolari guztiei, urtero egiten duten lanagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide