Prozesionariak edo pinu-beldarrak harrapatzeko tranpak jarri ditu Udalak herri barruko pinuetan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko mar. 9a, 11:41

Pinu-beldarrak arriskutsuak izaten dira gizaki eta animalientzat, urtikariak eta azaleko arazoak sortu ditzaketelako ukituz gero.

Udaberriaren hasieran izaten da prozesionari edo pinu-beldarren garaia eta azken urteotan asko ugaldu dira herrian —batez ere, Muntoko pasealekuan—, berdeguneetako pinuetan hazten direlako.

Pinu-beldarrak arriskutsuak izaten dira gizaki eta animalientzat, urtikariak eta azaleko arazoak sortu ditzaketelako ukituz gero. Hori dela-eta, Udalak tranpak jarri ditu herri barruko pinuetan, beldarrei lurrera jaistea oztopatzeko. Tranpa horiek bertan izango dira pinu-beldarren garaia pasatu arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide