Ikastolatik Puntarrirako bidea hartuko dute, eta Luxarbetik pasa ondoren, Orkolagara iritsiko dira, ibilbidearen erdira iritsiz. Orkolagatik hartuko dute berriz ere ikastolarako bidea. Lasterketak "Orioko mendialde ederra" aurkezteko modua izan nahi duela adierazi dute antolatzaileek, eta ibilbideak mendiko eta itsasoko bistak uztartuko ditu. Guztira, 1.200 metroko desnibela izango du.
Lasterketa hasi baino lehen, ikastolan bertan banatuko dituzte dortsalak, eta parte hartzaile guztiek jasoko dute elastiko bana opari. Ikastolan bertan kontsigna eta aldagela zerbitzua ere izango dira, eta Karela kiroldegiko dutxak zabalduko dituzte korrikalarientzat.
Ostiralera arte eman daiteke izena, kirolprobak.com atarian. Gehienez ere, 450 lagunek izango dute izena emateko aukera.
Zarauzko Triatloia
Zarauzko Triatloiak dortsal bat utzi du Pagoeta Mendi Lasterketaren eskuetan, zozketa bidez eskaini dezan. Martxoaren 5ean zozkatuko dute, eta bertan parte hartzeko Pagoeta Mendi Lasterketako ibilbide luzean izena eman beharko da zozketaren eguna baino lehen. Izena kirolprobak.com webgunean eman behar da.