Orioko Udaleko langileek ez dute egin gaurko iragarritako lanuztea

Karkara

Elurtea dela-eta sortu den egoeragatik, bertan behera laga dute ELA-k eta LAB-ek deituriko udal eta foru langileen lanuztea.

Orioko udal langileek gaurko deituta zeukaten lanuztea bertan behera laga dute, elurtea dela-eta sortu den egoeragatik. Langile askok ez dute izan lantokira iristeko aukerarik, beste batzuk lan estra egin behar izan dute egoerari aurre egiteko, eta deituta zeuden manifestazioak ere bertan behera geratu dira.
 
Gaurko aurreikusitako kontzentrazioak eta lanuzteak egin ez dituztenez, aurrerago sindikatuek egin ditzaketen deialdien zain geratu dira. 
 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide