Gipuzkoako Arraun Eskolaren esperientziatik abiatuta, Berdin-Berdinak elkarteak arraun inklusiboko talde bat abiatu du Orioko Arraunketa Elkartearen eta Udalaren laguntzarekin. Talde hori hasita dago dagoeneko entrenatzen eta, gaur egun, 20 bat gaztek osatzen dute.
Estropalari batzuk oriotarrak eta inguruko herrietakoak dira eta beste batzuk, berriz, Donostia ingurukoak. Larunbat goizean egiten dituzte uretako entrenamenduak Arraunetxeren instalazioetan.