Zortzi traineru oriotar Oriaren XXIV. jaitsieran

Karkara 2018ko ots. 17a, 19:18

94 ontzik hartu dute parte gaur, otsailaren 17an, Oriaren XXIV. Traineru Jaitsieran. Oriotik zortzi ontzik joatu dute, hiru kategoria desberdinetan.

Beteranoen kategorian Zergatik Ez A eta B ontziek egin dute arraun, eta 21. eta 22. egin dute, hurrenez hurren. Emakumezko absolutuetan ere bi traineruk jokatu dute estropada. A ontzia bigarren izan da, San Juanen atzetik, 4 segundora. B ontzia 11. postuan iritsi da helmugara.

Gizonezko absolutuen kategorian lau ontzi irten dira Orio AEtik. A ontzia hirugarren helmugaratu da, eta Hondarribia A ontzia izan da garaile, segundo bakar bateko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari. Bederatzigarren, hogeita hamargarren eta hogeita hamazazpigarren egin dute B, C eta D ontziek.

Hau da sailkapen osoa:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide