Zaragueta eskolako ikasleek inauteri giroz blaitu dute herria

Karkara

Goizeko hamar t´erdietan abiatu dute mozorro desfilea eskolatik. Jarraian, plazaraino joan dira herrian zehar beren mozorroak erakutsiz. Plazan bertan, geldialdia egin dute, herritarrei inauteri kantu eta dantza ezberdinak eskaintzeko. Amaitutakoan, Eusko Gudari kalean barrena egin dute itzulera eskola aldera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide