Inauterietako poteo musikatua antolatu du Etxeluze Gaztetxeak

Karkara

Mozorrotzeko pelikulen gaia proposatu dute eta saria emango diote mozorro onenari

Datorren larunbatean, otsailaren 10ean, inauteriak ospatzeko poteo musikatua antolatu dute Etxeluze Gaztetxeko kideek. Ibai-Ondoko plazatik abiatuko dira 18:30ean, eta tabernaz taberna haiekin poteatzera gonbidatzen dituzte herritarrak.

Filmetako pertsonaiez mozorrotzea proposatu du asanbladak eta mozorro onenari saria emango diotela iragarri dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide