Inauteri festa egingo da larunbatean

Karkara

17:00etan hasiko da desfilea Bikamiotan eta Herriko Plazan amaituko da.

Aurtengo inauterietako desfilea Bikamiotan hasiko da 17:00etan, eta Herriko Plazan amaituko da. Ibilbidea Burrunba elektrotxarangaren laguntzaz egingo du.

Plazan eletrotxarangak joko du eta, ondoren, DJ Gurruren saioa izango da bederatziak inguru arte.

Euria egiten badu, festa guztia plazan egingo da, desfilerik gabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide