Santa eskean irten ziren Ikastolatik

Karkara 2018ko ots. 5a, 12:21

Santa Ageda bezperan kalera irten ziren Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak euskal ohitura berritzera. Urtero bezala, kalez kale koplaka aritu ziren LH6. mailako ikasleak. Haiekin batera, Iñaki Gurrutxaga eta Xabier Sukia Errikotxiako bertsolariak eta ikastolako gurasoak ere aritu ziren bertsotan, eta Ikastolako irakasleak ere animatu ziren kopla batzuk botatzera.

Argazkiak: Orioko Herri Ikastola

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide