Bederatzigarrenez, kros Txikia antolatu du Zaragueta Herri Eskolak; Eman indarra zure seme-alabei lelopean. Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ehundaka haurrek hartu dute parte lasterketetan, urtez urte beren adinera egokitutako distantzia eta ibilbidea eginez. Hotzari aurre egiteko, salda beroa eta mokadutxoak prestatu dituzte DBHko ikasleek.