Mus txapelketa izango da Antilla tabernan larunbatean

Karkara 2018ko ots. 1a, 10:49

16:00etatik aurrera jokatuko da txapelketa eta egunean bertan eman beharko da izena

Mus txapelketa egingo dute datorren larunbatean, otsailaren 3an, Antilla tabernan. 16:00etan hasiko da txapelketa eta egunean bertan, txapelketa hasi aurretik eman beharko dute izena jokatu nahi duten bikoteek, tabernan bertan edo 943832309 telefono zenbakian. Izen-ematea 20 eurokoa izango da bikoteko.

Hauek izango dira sariak:

  • 1. saria: arkumea eta bi ardo botila
  • 2. saria: arkume erdia eta bi ardo botila
  • 3. saria: 1,5 kiloko bi txuleta eta bi ardo botila
  • 4. saria: 4 kilo saiheski eta bo ardo botila

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide