ZAST-ek entrenamendu irekiak antolatu ditu otsailaren 4rako

Karkara 2018ko ots. 1a, 10:25

Saskibaloi saioak 2006 eta 2008-2009 urteetan jaiotako neskei zuzenduak dira.

Otsailaren 4ean, igandearekin, Zarauzko saskibaloi taldeak entrenamendu irekiak eskainiko ditu Antoniano Kiroldegian. Saioak 2006 eta 2008-2009 urteetan jaiotako neskentzat dira, eta prezioa doakoa da. ZASTek bertara azaltzeko gonbita luzatu die Orioko eta Aiako saskibaloilariei.

Hauek dira ordutegiak:

2006an jaiotakoak: 10:00-11:15

2008-2009an jaiotakoak: 11:15-12:30

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide