Bi mila eta hemezortzigarren urtean, urtarrilaren hogeita zortzigarren egunean, Orioko herria erabat estaltzen duen behelaino itsuaren aurrean, trainerua azaldu da bederatziak eta erdi aldean. Horia da, eta emakumezkoak ari dira arraunean, Xanti Zabaleta entrenatzailea motordun ontzian doan bitartean.
Piraten itsasontzi bat behelaino artetik ezustean bezala azaldu da, Orioko arraun egoitzaren parera. Zabaleta pantalan aldera gerturatu da, eta Garazi Oliden arraunlaria sartu da traineruan. Hotz egiten du, eta arraunlariak ondo berotu dira. Berriz ere abiatu da ontzia, eguneko lanaren zatirik mardulena egitera, eta ez da behelainotik aterako metro luze batzuk egin artean.
Bien bitartean, gizonezkoen bi taldeetako arraunlariak gimnasiora igo dira, eta, bertan, Jon Salsamendik azalpen batzuk eman dizkie. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.