Orioko Arraun Elkarteko kideak 'Gure Kasa' saioan izango dira gaur

Karkara

'Gure Kasa'-n izango dira Jon Salsamendi, Gorka Aranberri, Jon Arrizabalaga eta Martxel Aldai.

ETB1 kateako Gure kasa gazteei zuzendutako entretenimendu saioan izango dira gaur gauean Orioko Arraun Elkarteko Jon Salsamendi entrenatzailea, Gorka Aranberri patroia eta Jon Arrizabalaga eta Martxel Aldai arraunlariak. 21:30ean hasiko da Julen eta Antton Telleriak eta Ainhoa Etxeberriak gidatutako saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide