OAEko ontziek 10 domina lortu zituzten larunbatean, distantzia luzeko jardunaldian

Karkara

Argazkia: Joxemari Olasagasti.

Orioko Arraun Elkarteko 14 ontzi izan ziren lehian, eta horietatik 10ek lortu zuten domina: hiru urre, hiru zilar eta lau brontze, hain justu.

Larunbatean izan zen Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren zazpigarren jardunaldia. 12:30ean eman zioten hasiera lasterketari: infantilek eta kadeteek 4.000 metroko ibilbidea egin zuten, eta jubenilek eta absolutuek, 6.000 metrokoa.

Orioko Arraun Elkarteak aurkeztutako 14 ontzietatik 10ek lortu zuten domina: hiru urre, hiru zilar eta lau brontze, hain justu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide