Igandean, arratsaldeko bostetan egin zuten Aian San Silvestre lasterketa. Parte hartu zuten 50 lagun inguruk ez zuten giro ederra izan, eta denek tximu eginda bukatu zituzten korrika saioak. Hala ere, ez zen irribarrerik falta izan bertaratutako haur, gaztetxo eta helduen aurpegietan.