San Silvestre lasterketarako izen-ematea zabaldu dute

Karkara 2017ko abe. 20a, 16:58

Urtero bezala, San Silvestre lasterketa egingo da abenduaren 31n; eguerdian. Karela kiroldegian eman ahal izango dute izena parte hartu nahi dutenek. 

Proba nagusia, helduena, eguerdiko 12:00etan hasiko da ikastola parean. Ordu erdi lehenago, 11:30ean, haurren proba jokatuko da. 

Parte hartzea bultzatu nahi dute lasterketaren bitartez, eta horregatik, lehenengo helmugara iristen diren korrikalariek ez dute sari berezirik izango. Parte-hartzaile guztien artean zozketatuko dituzte sari guztiak. Lasterketa amaitzean, Arkaitz tabernak salda banatuko die parte hartzaileei. Ibilbidearen gaineko informazio guztia udalaren webgune ofizialean, orio.eus helbidean dago ikusgai. 

Izen-ematea

Helduen proban parte hartu nahi dutenek Karela udal kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda ala telefonoz deituta: 943 894 428.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide