Jostailu bilketa solidarioa antolatu du 'Ez itxi begiak' erakundeak

Karkara 2017ko abenduaren 20a

Larunbatean, abenduaren 23an, jostailu bilketa solidarioa egingo du Ez itxi begiak GKEk. 

Gabonen atarian, Ez itxi begiak erakundeak jostailu bilketa solidarioa antolatu du. Zehazki, abenduaren 23an bilduko dituzte jostailuak; 11:30etatik 13:30etara herriko plazan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide