Abenduaren 18tik 31ra Gabonetako kanpaina jarri du martxan Arkupe merkatari elkarteak. Kanpainak irauten duen egunetan deskontuak egingo dituzte herriko merkatari eta ostalariek beren lokaletan. 300 euroko opari balea ere zozketatuko dute, eta hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.
Abenduaren 23an, larunbatean, papiroflexia tailerra egingo dute Herriko Plazan, goizean zehar. Abenduaren 24 goizean, berriz, txokolatada egingo dute plazan.
Honako saltokietan eskuratu daitezke baleak:
-Dorronsoro
-Gozategi frutadenda
-Aliprox Uranga
-Patxi Oliden harategia
-Iparraguirre autozerbitzua
-Sayalero
-Haitz-bero
-Kutixi
-Eki-lorea
-Goxoki Azkue