Aratz Oliden oriotarrak Bankoa-Diario Vasco esku pilota txapelketako finala jokatuko du Zumarragan abenduaren 22an. Oriotik autobusa 15:30etan irtengo da geltokitik –Aita Lertxundi kalea–. Joan nahi izanez gero izena eman behar da Karela kiroldegian abenduaren 21a baino lehen.
Larunbatean jokatuko du Mirari Etxegiak Emakumea pilotariko bigarren mailako finala. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da, arratsaldeko 17:30ean.